Arestian esan bezala, Idurre Blanco nauzue, Lehen Hezkuntzako gradu hau egiteak, nire ama eta amama irakasleak direlakoarekin zer ikusia dauka. Txikidanik, hauek bik egindako guztia imitatu ohi nuen, gerora, nire neba jaio zenetik, umeak gustuko dudalaz ohartu naiz. Bera baino hamaika urte zaharragoa naizenez, haren hezkuntza edo ezagutza prozesuaren ikusle izan naiz eta izango naiz.
Gainera, esan beharra daukat, hezkuntza arloan esperientzia daukadala, nire amak lan egiten duen eskolan talde interaktiboetan boluntarioa izan naiz lau urteetan. Honekin batera, begirale agiria daukat eta honetaz lan egin dut ere, baita lagun askori haien ikasketak aurrera eramatera lagundu diet, baita nire nebatxoari ere.
No hay comentarios:
Publicar un comentario