NIRE BURUAREN AURKEZPENA

  Arestian esan bezala, Idurre Blanco nauzue, Lehen Hezkuntzako gradu hau egiteak, nire ama eta amama irakasleak direlakoarekin zer ikusia dauka. Txikidanik, hauek bik egindako guztia imitatu ohi nuen, gerora, nire neba jaio zenetik, umeak gustuko dudalaz ohartu naiz. Bera baino hamaika urte zaharragoa naizenez, haren hezkuntza edo ezagutza prozesuaren ikusle izan naiz eta izango naiz. 

Gifs Animados - Imagenes Animadas  Orduan, gradu hau egin nahi nuela argi neukan, baina uste nuen ezingo nintzela unibertsitate honeta sartu, nota dela eta, beraz, teknologia, fisika, kimika, mate... gustuko nuenez ingenieritza bat egitea zen nire bigarren aukera. Azkenik, LH-ko gradura sartzeko nota eskuratu nuen, beraz, izugarrizko poza izan zen niretzat. 

  Gainera, esan beharra daukat, hezkuntza arloan esperientzia daukadala, nire amak lan egiten duen eskolan talde interaktiboetan boluntarioa izan naiz lau urteetan. Honekin batera, begirale agiria daukat eta honetaz lan egin dut ere, baita lagun askori haien ikasketak aurrera eramatera lagundu diet, baita nire nebatxoari ere.



-----------
  Azkenik, IKT-ei buruz esan beharra daukat, gehiegi ez dakidala, inoiz ez dut informatikako ikasgairik izan, ezta ikastarorik egin ere. Baina, uste dut, ondo azaltzen badidate, azkar harrapatzen ditudala kontzeptuak, beraz espero dut asko ikastea, beharrezkoa dudala ikusi dut eta.


No hay comentarios:

Publicar un comentario