MITOLOGIA


Gainerako herri eta kulturetan gertatzen den bezala, euskal mitologiaren oinarriak ere, alegiazko kontakizun, elezahar, sasi-jainko eta antzinako heroien buruzko egiazko gertaeren kondairak dira; gehienetan, izadiaren indarra edo gizakia eta jeinuen arteko harremana kontatzen dute. Jakin badakigu, ordea, gugana iritsitakoak jatorrizko haien hondarrak beterik ez direla. Batetik, zelta, erromatar, bisigodo, arabiar eta franko-gaztelarrek gure kulturan oro har izan duten eraginagatik. Bestetik, eliza katolikoak bere alde moldatzeko egindako mendeetako manipulaziogatik egungo elezaharrak oso modu kritikoan irakurri behar dira. Are gehiago, antzinako alegiak ahoz aho mendeetan kontatu ondoren, aurrekoen arrasto idatzirik ez eta ezkutatze errazak zirela, eliz gizonek, batez ere, idatzian eman dutelako.

Elezaharren araberako genesia zertxobait berezia da; lurraren alegiak erakusten digu lurra edo Amalurra dela gizakiaren bizilekua, eta lurrak sortu zituela ilazkia lehenik eta eguzkia ondoren. Hortaz, gizakia ilunpean bizi zen hasieran, Lur barnetik ateratzen ziren jeinuen beldur. Jeinu horiek itxura askotan azaldu ohi ziren: adarbakargaueko,gizotsoidituzezengorri... eta abarren itxuran. Hala ere, badira izaki ezagunaren itxura jakina hartu gabe gizakien gaineko eragina duen jeinurik ere: Airekobelagile,beldur-haize eta Maidegerixetiehiztari-beltzaMateo txistu...

Euskal mitologiaren goreneko pertsonaia Amagoi da, Mari izenez ezagutuagoa. Lur barruan bizi da eta idinarruetan gordetako altxor handiak zaintzen ditu, Urrezko txekorraren alegiak erakusten duen moduan. Besteak beste honako lekuak aipatzen dira Mariren bizilekutzat: AizkorriAketegiAloñaAnbotoArlezeAskaataAusa-GazteluAuzaHaustokietaIratiÑañarri eta abar. Mariri senar edo senargai asko ezagutzen zaio: MajuSugoi ..., bi seme: Atarrabi eta Mikelats, eta horien irakasle dena:Etsai. Gainera, Marik beste jeinu askoren gain eragin zuzena du: ahariahatxeEateihizibehigorri ...

Baina lur planetan beste izakiak ere bizi dira: Anxo jeinuaren alegiak kontatzen duena adibidez. Izugarrizko indarra duten BasajaunBasandereTartalo bi alegietan azaltzen dena: Tartaloren eraztuna eta Tartalo eskerronekoa. Antzinako jentil hauek bere indar izugarriari esker sekulako harriak jaurtitzen dituzte: sansonarri, jentilarri,Alotza..., alde batetik bestera ibiltzeko bide bereziak dituzte: jentilzubi..., zenbaitetan beren indarra magikoa da: Adur aztiaren alegian kontatzen den moduan, eta bestetan, aberatsak dira: urrezko ohazala...

Ikasleekin mitologia erakargarriago eta interesgarriagoa egiteko, aurkitu dudan haurrentzako liburuzka hau primeran egongo litzateke, lehenengo zikloan erabiltzeko oso aproposa, baita bigarreneko lehenengo urtea ere. Honetan, mitologiako kondairak agertzen dira, era berean, izaki garratzitsuenak azaltzen dira ere.



Bigarren zikloko azken urtean eta hirugarren ziklotik aurrera mitologia azaltzeko, beste honako liburuzka hau erabil daiteke. Honetan, mitologia baita izakiak ere sakonago azaltzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario