EGUNEROKO GOGOETAK

2015eko azaroak 12

  Gaurkoan, IKT-ko irakasle berria izan dugu, haren lehenengo ikasleak garela aitortu digu. Oso interesgarria iruditu zait gure gradua ikasi duen irakasle baten lehenengo ikasleak izatea. Haren burua aurkeztu ondoren, bakoitzak bere burua aurkeztu du, eta azkenik, notaren ezarpenaren sistema guztion artean erabakitzen saiatu gara. Oso ideia ona iruditu zait ikasleak haien ebaluaketen partehartzaile direla ikustaraztea, oso ondo aritu dela uste dut, Gure jarrera antzera, ez zait asko gustatu, gure arteko adostazuna lortzeko zailtasunak ditugula ikusi da, beraz, taldeko koordinazioa sustatu beharko genuke. [Nire aurkezpena beste horri baitean ikus dezakezue]

2015eko azaroak 13

  Gaurkoan, notaren sistema argitu dugu. Ondoren telefonika konpainiak IKTei buruzko bideoa ikusi dugu eta honi buruzko hausnarketa sakona egin dugu, Nola gerta daiteke España Estatuak Europan dauden herrien artean, pertsoneen arteko smartphonen ehuneko altuen duen herria izatea eta aldi berean Europa mailan ekonomikoki txarrenetariko bat?  Bideo honen bitartez, hausnartu dezakegu nola IKTen menpekoak bihurtzen ari garela, haien beharra sentitzen dugula, honek ez nau bat ere ez pozten.




  Honekin batera, BIG BANG DATA zer den bilatu behar izan dugu hirunaka, egia esanda klasera etorri aurretik ez nekien zer zen, baina orain, eduki edo ezagutza berri bat dakidala esan dezaket. Bideo honen bitartez oso ondo azalduta dagoela uste dut:



-Identitate digitala:
  • Zer da identitate digitala? Azaldu bere aspektuak
  Bilaketaren emaitzak erakusten dituen zure izen-abizenei lotutako sare sozial, iruzkin, argazki...guztiek zure identitate digitala osatzen dute, hau da, interneten bidez argitaratzen dituzun norbanako bizitzaren aspektuak, argazkiak, albisteak, bideoak, blogak...

  Gaur egun, teknologiaren hedapena dela kasua, gero eta garrantzi handiagoa daukan aspektua da. Izan ere, herrialde garatuetan internet funtzeskoa bihurtu da gizakien eguneroko bizitzarako.
  • Pentsa ezazu  zein irudi ematen duzun Interneten. (erabiltzen dituzun aplikazioak, horietan daukazun perfila, publikatzen duzuna, bidaltzen dituzun mezuak eta abar) Zure irudi egokia islatzen duzu?
  Nire ustez, ni naizen modukoa islatzen dut interneten. Egia da, porfil guztietan nire argazkia agertzen dela eta hainbat sare sozialetan nire argazki mordo igotzen ditudala, baina argazki politak direla uste dut, ni naire pertsonalitatea islatzen dutenak.
  • Zure identitate digitala bizitza normalean daukazunarekin bat dator?
  Nire ustez, nire identitate digitala eta nire bizitza normalean daukadan bizitza bat datorrela. Egia esanda, nik uste dut bat datorrela, baina ez dakit sareak nola hartu ditzaken, nola sareak ulertu dezakeen. 
  • Zure identitate digitalak kezkatzen zaitu?
  Aurrekoan esan dudanez, beldurtzen nau nola ulertu dezakeen nire identitate digital hori, beraz kezkatzen nau nolabait. Gainera, etengabean entzuten da nola lanean hasteko orduan, konpainia askok geure identitate digitalak behatzen dituzten, eta horrela, haien ereduarekin bat gatozen ala ez erabakitzen dute. Horrek adibidez, nire kezka pixten du, nire ustez soilik nik nahi dudan jendeak, nire ezagunak, nik jarritakoa ikustea nahiko nuke, ez mundu guztiak. Baina, esan beharra daukat, sarean zeozer jartzen dudan bakoitzean horretaz ohartzen naizela, hau da, mundu guztiak nahiko balu, nik jarritakoa ikusteko gai edonor izan daitekela. 
  • Eskolan identitate digitala landu beharko genuke? Zergatik? Nola?
 Nire ustez, oso garrantzitsua da eskolan identitate digitala lantzea. Gainera, beste bi hezkuntza motetan ere garrantzitsua dela uste dut, nik hiru esparru hauetan parte hartzen dudanez, horretaz konturatzen naiz. Baina, hezkuntza formalari dagokionez, esan beharra daukat, ikasleak aholkatu behar ditugula, sareen hausnartzaile izatera bultzatu behar ditugu, eta garrantzitsuena, begiak ireki behar dizkiegu, ikusi beharko dituzte sarean dauden arrizkuak, beti sare hauen gaitasunak eta potentzialak indartuz, alderdi onak dituela ikus dezaketen ere.

  Burujabeak izaten ikasi behar dutela uste dut, beraz, gertatu daiteken guztiaren berri eman beharko diegu, era malgu batean, adibidez, bideoak ikusiz, begi utsez ikusi ahal izango baitute gertatu daitekena. Uste dut, bideo hau hirugaren zikloko azken urterako egokia izango litzatekeela, urte honetan hasi ohi dira sare sozialak erabiltzen.

 

  2015eko azaroak 19

  Gaur, azaroak 19, 19 urte beteko ditut 19:19etan, beraz, egun ezberdin eta polit bat izatea espero dut. Eduki berri bat ikasi dut, PBL zer den ikasi dugu, horretarako artikulu bat irakurri dugu.---> Artikulua hemen

  Ondoren, taldeka proiektu bat burutu behar izan dugu. Horretarako lau edo hiru pertsonetako taldeak sortu dugu, nire taldea, Asier Angulo, Idurre Blanco, Aitor Cobo eta Ane Diezekin osatuta dago. Proiektu honetan, IKTak agertu beharko dira, beraz, gure arteko BringStormng egin ostean, xaboi baten iragarkia sortzea pentsatu dugu. Klasean, xaboi bat sortuko dugu, horrela kurrikulumeko hainbat edukiz landuz, eta azkenik xaboi horren iragarkia grabatuko dugu. Drivean zehazki landuko dugu proiektu hau.

 Egia esanda, Andonirekin bat nator esan duenean teoria ez dela bete-betean ikasten praktikan lantzen dugun arte. Gainera, esan beharra daukat, ez dugula haren osotasunean ikasiko okertzen garen arte, okertzen garen bakoitzean akatz horietatik ikasten baitgu. Beraz, oso ideia ona iruditu zait PBL.ak hobeto ulertzeko honetako bat sortzea. Gainera, aurretik elkarrekin lan egin ez dudan bi ikaskide batzuekin aritzean, elkarrekin oso ondo moldatzen garela ikusi ahal izan dugu. Oso gustora aritu gara, batez ere gure ikaskiden aurrean prentsatutako ideiak eta proiektua boluntarioki azaldu dugunean.


2015eko azaroak 20

  Asteko azken egun honetan, taldeka proiektuarekin jarraitu dugu, idei berriak partekatu ditugu, iragarkiari forma ematen hasi gara. Kurrikulumarekin loturiko edukiak landu ditugu, ohartu gara zenbat eudki ukitu daitezkeen idei bakarra landuz.

  Hainbat balore lantzeko moldatu egin ditugu iragarkiaren eszenak, pertsonaiak... Horrela, ez dute soilik kurrikulumeko edukiak landuko ikasleek, balioak ere landuko ditugu.

  Beste ikaskideek pentsatutako proiektuak ikusi ahal izan ditugu, eta ondo iruditu zaidan garrantzitsuena da, kritikatu ahal izan ditugula, bai onera, zein txarrera. Nire ustez, horrela da benetan ikasteko modua, hobetu beharrekoa aipatzen digutenean, nola hobetu ahal den azalduz. Beraz, alde honetatik oso ideia ona dela deritzot, guztion aurrean gure ideiak aurkeztea, eta hauek, era egokian, errespetuz, gure ideia horiek kritikatu ahal izatea, hobeto ikas dezagun.

2015eko azaroak 26

    Gure ikasteko eskubideen alde borrokatzeko gaurkoan Bilbon "ikasle abertzaleek" antolatutako manifestaziora abiatu naiz. Gaur egungo gizarteak, greba egiterakoan, etxean geratu eta opor egun baten antzera hartzen du. Guztiz, atsekabetzen nau egoera honek, haien ikasteko eskubideen mugak edota zailtasunak ez baitituztela ikusten dirudi eta, ezta hezkuntzak eskaintzen digun ezagutzen urritasuna... Jende guzti hauen begiak ireki beharko genituzke, baina haiek haien erosotasunean hobeto bizi dira.

   Nire ustez, gure motibazio eta nahietatik piztuko da ikasteko gogoa, eta hori da hezkuntzak lortu behar duena, irakaslea izango naizen moduan, hau oso argi eduki behar dudala uste dut. Gainera, esan beharra daukat ez dela bat ere normala unibertsitatetik ateratzean lan egiten ikasten hastea. Gaur egungo hezkuntza eredua, sistema honen isla da, non ikasle pasiboak sortu eta beraien arteko lehia sustatzen den.
       

2015eko azaroak 27

    Aurreko klaseetan aipatu genuenez, teoria praktikara eramatea oso garrantzitsua da, prozesu horren bitartez lortzen bait da bete-beteko ezagutza. Horregatik, gaur, Andonik, bq konpainiako langile bat aurkeztu digu, JOKIN LA CALLE, honek, plaka elektroniko baten kuntzionamendua eta abar azladu digu Ondoren, binaka planaka horrekin gailuen funtzionamendua eragiten saiatu gara, azkenik lortzen.

    Gustuko izan dut, nire teknologia ezagutzak berriz ere praktikan jartzea, batxilergo zientifikoa eta teknologikoa egin nuenez elektronikari buruzko ezagutza apur bat daukat. Oso gustora sentitu naiz, "proiektu" hau aurkeztu diguna oso ondo azaldu digu, nola gure etorkizunean teknologia berri hauei esker baliau gaitezken, beldurrik izan barik. 

   Gizartea aldatze dabil, beraz, gaur egun guretzako zailegia eta berriegia dena, etorkizun batean ohikoena izango da, beraz, irakasleak moduan gure elektronikako eta teknologiako ezagutzak erabil eta irakatsi beharko ditugu, gizartea ere berriztu dadin.

2015eko abenduak 10

   Aste oso batez, ikasgai hau izan barik, gaur berriz ere ordenagailu gelara joan gara, han izan genuen azkeneko egunean egin genuena Ander Arcek azaldu zigun, robotika. Ondoren, Andonik, guk asmatutako PBL-a praktikan jarriko dugula azaldu dugu, berez ez dugu bete-betean praktikan jarriko, baina, asmatutako iragarkia programa berri batekin sortuko dugu. Programa hau, Adobe Premier Pro, erabiltzen ikasi dugu gaur, nire ustez, Movie Maker programaren antza dauka, baina noski, askoz profesionalago. 

  Bideoa muntatzen hasi aurretik egin genuen story board-ari erreparatu diogu, han geneuzan eszenak bilatu behar izan ditugu interneten, gero mntatu ahal izateko. Hemen gure story board:

  Bideo, argazki eta ahotz guztiak edukita hurrengo egunean montaia egiten jarraituko dugula pentsatu dugu. Nire ustez, oso idea ona izan da pentsatutako iragarkia, proiektua, bideoan erreflexatzea, horrela, bururatutakoa egiteaz aparte, programa berri bat erabiltzen ikasi ahal izan dugu. Laburbilduz, teknologia berrien profezionalak ez izan arren, ezagutza minimo batzuk izanda helburu onak lortu ditzakegu. 

2015eko abenduak 11

  Ostiral honetan, astea era egokian  bukatzeko, prestatu genituen proiektuak sortu ditugu. Gure iragarkia burutzeko Andoniren aholkuak kontuan hartu ditugu, lehenik gure ahotzak grabatu ditugu, ondoren, argazkiak eta bideoak aukeratu genituen, azkenik bideoa montatu ahal izateko.

   Oso aukera ona iruditu zait gaurkoan bideoak editatzeko aukera berri bat ikastea. Hasieran, oso zaila egin zait hura ulertzea, baina, azkenean, ondo moldatu garela uste dut. Praktikaz hobetzen goazelakoan nago.

2015eko abenduak 17

  Gaurko egun honetan, bideoari aldaera bat gehitu diogu; suposatu behar genuen gure ikasle batek ahulezia bat zeukala, beraz, honi laguntzeko irtenbide bat jarri behar izan dugu bideoak. Gure kasuan, ez gara oso originalak izan, gure ikaslea, Andonire adibidearen antzera, gorra dela suposatu dugu, beraz, keiuen hizkuntzaren bitartez azaltzen duen emakume bat jarri dugu. Guztiok bideoa bukatuta izanda, gu bolondres moduan aurkeztu gara. Irudi honetan, ikus daiteke gure bideoaren muntaia oso argi. 

  
   Oso ideia ona iruditu zait azkenengo aldaera hura, gerta daiteken egoera baten aurrean irtenbideak bilatzen jakin beharko genukeela argi dago. Teoria praktikan jartzen saiatu garela nire ustez oso garrantzitsua da, benetan praktikatzen ikasten delako.

2015eko abenduak 18

   IKT-ko azken praktika izan dugu gaur, lau ikaskideko BLOGak ebaluatu ditugu bakoitzak, niri tokatu zaizkidanak, primerako BLOGak izan dira, Ikusitakoa ikusita, nahiko langileak izan garela uste dut, nahiz eta hasieran galduta egon, azkenean emaitza eta prozesu onak atzeman direla uste dut ere. 

    BLOGen ebaluaketaz aparte, gure irakaslearen balorazioa ere egin dugu, aipatu dudan moduan, oso ondo aritu da, haren lehenengo ikasleak izan garen arren. Nire ustez, ikusi ahal izan dugu, ze ezberdintasun handia dagoen lehengo irakasle eta gaur egungoen artean; metodo berritzaileak erakutsi dizkigu, klaseak egokiak izan dira, praktikatzen aritu gara... etb. Nire partetik zoriondu nahiko nuke Andoni, ez nekizkien edukiak ikasi ditut eta gainera era erraz eta egoki batean.

   Lauaxeta ikastolak egindako proiektu honen zatitxoa gustuko izan dut, zuengan sentzazio bera sorraraztea espero dut.


     Bukatzeko, guk, nire taldeak, Asier Angulok, Aitor Cobok eta Ane Diezek, pentsatutako proiektuaren emaitza aurkezten ditzuet: EKOGARBI XABOIA!

No hay comentarios:

Publicar un comentario